XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aurrerantzean gure menpeko izango zaree esan eban leoikume batek, olgetaldia amaitu ebenean.

- Bai erantzun eutson astasendiak.

- Ez esan eban bere artean astasendiak.

Joan ziran leoikume ta otsokume amurratuok astategitik.

Joan ziran urteak ere.

Eta, joanak joan, poztasun barri bat erne zan Ekidazuko astategian, iñoren menpean egon bearra astuna izan arren.

Piztiagakoen baimenez, jakiña, barriztau egin eben astategia gorostiz, larrosa gorriz eta lirioz.

Baiña, alan eta guztiz ere, eziñegonezko kezka iraultzaille batek irakiten eban astoen biotzetan.

Eta kezka orrek eraginda, arrantzalariagotu egin ziran astakume batzuk.

Eta zirriparra ta matxinadak sortu ziran Ekidazun.

Eta leoikume ta otsokumez bete zan erri osoa.

- Kontuz, astakumetxook, kontuz! esan eutsen orduan astaitak astakumeei.

- Betiko leloa! Betiko kontuzko kontua! erantzun eutson astakume azkar ausarti batek.

- Ta zer egin, enetxook?
- Onela bizitekotan, oba il, ta kitu.

Kitu ta kitu, asto bat il ta beste bat biztu.